IKUS-ENTZUN

Jaques Tati zinegilearen “Jour De Fête”, Fas zineklubean

Bilboko Fas zineklubak Jour De Fête filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Tatik filmatutako estreinako filma da, eta bere  obra nagusitzat jotzen da.

Fas zineklubaren arabera, “denbora eta tokia batzen dituen komedia bat da: Frantziako herrixka batean gertatzen da jaia ospatzen den egun berean. Erakargarrien artean, zinema ibiltaria dago, eta hara non postariak film bat aurkitzen duen bere estatu batuetako kideei buruzkoa, eta haiek bezala jokatzen hasten da.
Aire librean filmatua dago (nahiko arraroa garai hartarako), eta Tatik paisaiaren edertasuna eta udako beroa islatzea lortzen du. Elkarrizketa minimoa da, eta hondoko soinuaren gainetik entzuten da. Beharretik bertutea eginez, Jour de fête-k gag ikusgarrien tradizioa berpizten du”.

Pelikula horrekin batera Pello Gutierrez zinegilearen Zain film laburra ikusteko aukera izango da. Emanaldia, hain justu, Gutierrez berak eta filmaren aktore Iñigo Salinerok aurkeztuko dute.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu