IKUS-ENTZUN

Japoniako zineari buruzko zikloa egingo dute Ibu Hotsen

Gasteizko Ibu Hots tabernan Japoniako zinea ardatz duen Neotokio zine zikloa egingo dute. Irailaren 8an zikloa inauguratuko dute Manga Festa izeneko ekitaldiarekin, 13:30ean. Proiekzioak, berriz, astearteetan izango dira 20:30ean. Zikloa B-Cramps izeneko programaren baitan atondu dute eta 1990 urtetik 2000ra estreinaturiko filmak jasoko ditu.

Zikloa muturrekoa izango da eta antolatzaileek iragarri duten, zine mertzenarioa, pop mentalitatea eta gazte kultura uztartuko ditu.

Hala, Kaidan Eiga izeneko atalaren baitan hiru film ikusi ahalko dira: irailaren 11n, Kiyoshi Kurosawak 1997. urtean estreinaturiko Kyua (Cure); irailaren 18an, Sogo Ishii zinegilearen Yume No Ginga (Labyrinth Of Dreams) 1997. urtekoa ere; eta azkenik, irailaren 21ean Kiyoshi Kurosawak 2000. urtean zinema aretoetara eraman zuen Kourei (Seance).
Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte gaztelaniazko azpitituluekin.

“Xelebreak, ezin aurreikusizkoak, irudimen handikoak, ankerrak batzuetan, horiexek dira ekialdeko zinemarekiko interesa berpiztu duten artistak”.

Aipaturiko hiru film horiez gain, beste batzuk ere izango dira ikusgai Neotokio zikloan. Egitarau osoa b-cramps.net webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button