ARTEA

Japoniako arteari buruzko ikastaroa

Loreto Larrañagak Japonia eta edertasunaren sentsibilitatea. Bere Artearen eta Estetikaren genealogia izeneko ikastaroa zuzenduko du Bilbaoarte zentroan maiatzaren 29tik uztailaren 3a bitarte, izena emateko epea maiatzaren 22an amaituko da.

Ikastaroaren helburua da Japoniako artelanak eta adierazpen kulturalak inspiratu dituzten eredu eta kanonen balio estetikoetan murgiltzea.

Horretarako, Japoniako kulturaren eredu estetikoen prozesu ebolutiboan oinarrizkoak izan diren faktoreak jorratuko dira, baita Japoniako kulturaren ezaugarri bereizgarriak ere. Horretaz gainera, kultura horrek Mendebaldeko arte bisualetan izan duen eragina ere aztertuko da.

Ikastaroaren arduraduna izango den Loreto Larrañaga Lizentziaduna da Artearen Historian eta egun Doktoretza egiten ari da. Bere ikerketa Japoniako arteari eta estetikari lotuta dago. Erakusketak ere egin ditu estatuan eta atzerrian bere obra erakusteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button