IKUS-ENTZUN

Laburbiraren 2024ko edizioa apirilean izango da

Laburbira film laburren zirkuitoaren 21. edizioa izango da aurtengoa, eta apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da. Betiko legez, ekimenaren helburua euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera ematea, eta herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea da.

Aurtengo Laburbiran parte hartu nahi baduzue otsailaren 29ra arte epea izango da zabalik. Laburbiran parte hartzeko laburmetraiek euskaraz egindakoak, 2023ean ekoiztutakoak eta 20 minututik beherakoak izan behar dute.

Martxoaren lehenengo astean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 21. edizio honetan herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egitean zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak: Publiko guztientzako lanak izatea; sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka; sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna, genero ikuspegia; eta filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…

Izen ematea Laburbiraren webgunean egin behar da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button