Nontzeberri

Japonia, Ukraina eta Alemaniako taldeek musika ekarriko dute Getxora

Gaur, urriak 31, eta igandera arte, Getxoko 39. Aste Korala izango da. Bertan, Japonia, Ukraina eta Alemaniako taldeak bilduko dira Muxikebarri zentroko Ereaga aretoan, 19:30etik aurrera.

Aste Koralaren programazioaz gozatu nahi duenak konposizio klasikoez, garaikideez, herritarrez eta erlijio musikaz gozatzeko aukera izango du. “Aniztasunaz gain, gonbidatutako taldeen kalitatea eta nabarmentzekoa da, nazioartean izandako arrakastek bermatzen dute hori.”

Gaurko saioan, JCA Youth Nazional Choir talde mistoa arituko da. “40 abeslarik osatutako abesbatza honek Japoniako kantari gazte onenak biltzen ditu eta errepertorio zabala interpretatzen du, nazioarteko zuzendari ospetsuak gidatuta”.
Bigarren egunean, azaroaren 2an, Kieveko Ahots-musikaren Institutuko Abesbatzaren txanda izango da. Emakume-talde honek 12 abeslari ditu eta Galina Gorbatenko Ukrainako zuzendari famatua du buru.

Azkenik, azaroaren 3an Alemaniako Collegium Musicum Berlin abesbatzak itxiko du. 40 ahotsez osaturiko talde mistoa da eta 1989. sortu zen.

Exit mobile version