ESZENA

“Janeten titia” eta “‘FreshCool’ dantza proposamenak asteburuan

Dantzaren XV. Zirkuituaren edizioak bi ikuskizun berri proposatzen ditu bihar, irailak 20, eta etzi, irailak 21.

Biharkoan, Ertza konpainiak Janeten titia ikuskizuna eramango du oholtzara, 20:30etik aurrera, Elorrioko Arriola Antzokira. Bertan, Janet Jackson abeslari ezagunak bere kontzertu batean bular bat erakutsi zueneko irudiak, munduari bira eman eta gertakaria eskandalagarritzat jo ondoren, epaitegietan bukatu zuenekoan oinarritutako istorioa kontatzen da. Asier Zabaletak zuzendutako ikuskizunak normala denaz eta ez denaz hitz egiten digu, gaur egungo gizarteek normaltasuna eraikitzeko duten moduaz, eta ekintza berberak batzuetan hartzen duen hainbesteko garrantziaz.  Bere iritziz, “normaltasun subjektiboa da gizarteak eraikitzen duena, beti iritzi subjektiboetan oinarrituz”.
Diziplina ezberdinetako lau dantzarik -Maria Andres, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza eta Denis Martinezek -,“gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imajinario zoro eta lotsagabe batean murgilaraziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz”.

Eta larunbatean, aldiz, Tio Teronen Semeak  konpainiak FreshCool dantza ikuskizuna dakar.  Hitzordua, Dulantziko Herriko Plazan izango da, iluntzeko 20:00etatik aurrera.
Konpainiak koadrilakoekin gelditu, herriko plazan trago batzuk hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko proposamena dakar oholtzara. Bertan “lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Gau osoan zehar ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, leku eta egoera egoki baten bila ibili ondoren eta orduak pasa ahala ordea, iluntasunak nagusituko da gorputzetan”. Protagonisten ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz, umorez betetako ikuskizun dantzatua proposatzen dute agertokian arituko diren 15 dantzariek eta 3 musikariek. “Hau lortzea, ordea,  ikusleen esku egongo da”.
Hainbat dantza-estilo eta musika-estilo nahasten Tio Teronen Semeak  konpainiak, “eredu finko bati jarraitu gabe eta ongi pasatzeko helburu bakarrarekin”. FreshCool dantza-ikuskizuna originala eta umorez beteta dator.

Dantzaren XV. Zirkuitua Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Sarea-ren bidez antolatutako ekimena da eta urtarriletik abendura bitarte,  80 emanaldi eskainiko ditu  Euskal herriko 26 agertokitan.

Informazio gehiago bere web atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu