ESZENA

“Janeten Titia”, erabateko estreinaldia Donostiako Vitoria Eugenia Antzokian

Estreinaldiarekin dator Ertza Konpainia Donostiako Vitoria Eugenia Antzokira. Janet Jackson abeslari ezagunak bere kontzertu batean bular bat erakutsi zueneko irudiak, munduari bira eman eta gertakaria eskandalagarritzat jo ondoren, epaitegietan bukatu zueneko istorioan oinarrituta, konpainiak oholtzara eraman duen erabateko estreinaldia da Janeten Titia ikuskizuna.

Asier Zabaletak zuzendutako ikuskizunak normala denaz eta ez denaz hitz egiten digu, gaur egungo gizarteek normaltasuna eraikitzeko duten moduaz eta ekintza berberak batzuetan hartzen duen hainbesteko garrantziaz.  Bere iritziz, “normaltasun subjektiboa da gizarteak eraikitzen duena, beti iritzi subjektiboetan oinarrituz”.

Hala, Jhana Beat-en zuzeneko soinu eztandapean, diziplina ezberdinetako lau dantzarik -Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza eta Denis Martinezek -,“gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imajinario zoro eta lotsagabe batean murgilaraziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz”.

Ikuskizuna Ballet T egunen esparruan estreinatuko da, eta dFERIAko azken edizioan, dProducción programan hautatua izan da. Hitzordua urriak 20, larunbata, Donostiako Vitoria Eugenia Antzokian, 20:00etan.

Sarrerak eta informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button