ARTEA

Ehun obra Acebal Idigorasen mendeurrenean

Azaroaren 30era bitarte Acebal Idigoras (1912-1977) Errealitatearen eta idealismoaren artean izenburuko erakusketa ikusi ahal da Bilboko UPV/EHUko Paraninfoan. Atzera begirakoak artistaren etapa guztietako ehun obra biltzen ditu.

Tres Algarrobosen (Argentina) jaioa, txikia zela joan zen Bilbora Arturo Acebal Idigoras. Artista esanguratsua izan zen gerra osteko euskal artean. 1937an, Pariseko Erakusketa Unibertsalean parte hartzeko gonbita jaso zuen, eta Buenos Airesera erbesteratu zen Gerra Zibilaren ondorioz. Argentinan pinturan murgildu zen, baina, era berean, zeramika lantzen ikasi zuen Jose Benito Bikandi ondarrutarrarekin. Bilbora itzuli zen 1948an, eta orduan hasi zen pinturan eta zeramikazko eskulturan buru-belarri aritzen, azken erakusketan brontzezko eskulturak ere erakutsi zituelarik.

Erakusketa bi aretotan banatuta dago: lehenengoan, pinturak daude, tartean, 30eko urteetan eginiko autorretratuak eta senitartekoei eginikoak, eta geroago egindako txoko sozialak eta Argentinako paisaiak. Bigarrenean, berriz, Bilboko eta Castroko pinturak, eta batez ere, eskulturak ikus daitezke. Azken diziplina horretan, askotariko lanak daude: forma abstraktuak, emakumezkoen figurak, arrantzaleak, buru idealistak…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button