BERTSOTAN

“Jakinduriek mundue erreko dau” saioa, Zarautz, Bergara eta Ordizian

Jakinduriek mundue erreko dau saioan zientzia eta bertsolaritza batu egiten dira. Aurtengo hitzorduak Gipuzkoan egingo dira aste honetan hasita: maiatzaren 15ean, Zarautzen; 17an Bergaran; eta 25ean, Ordizian.

Ohi den bezala Jakinduriek mundue erreko dau izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari batuko dira eta oso ezberdinak diren zientzia eta bertsolaritza batzen ahaleginduko dira.

Diogun bezala  lehen saioa bihar izango da, maiatzaren 15ean, Zarauzko Antoniano Aretoan, Maialen Lujanbio (Arte Ederretan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria) eta Aitor Sarriegi ( Informatika-ingeniaria, bertsolaria eta matematika-irakaslea) bertsolariak Ainara Sangroniz (Kimikaria eta EHUko Polymat Institutuko ikertzailea), Felix Zubia (Medikuntzan lizentziatua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea), eta Josu Lopez Gazpio (Kimikan doktorea eta UEUko Kimika Saileko koordinatzailea) zientzialariekin arituko dira.

Ez ahaztu, hurrengo saioak 17an, Bergarako Seminarixoan, eta 25ean, Ordiziako Herria Antzokian. Horkoetan Miren Amuriza, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Alaia Martin bertsolariak izango dira protagonistak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button