MUSIKA

Oskorrik Zugarramurdiko "Sorgin Egunerako" ikusgarria prestatu du

Euskal Herriak eduki duen dantza maisu handienak, Juan Ignazio Iztuetak (1767-1845), 1789ko Frantziako Erreboluzio Handiak ekarritako moda berrien poderioz, Gipuzkoako Antzinako Dantza Zaharren galera bat-batekoa ezagutu zuen bere gaztaroan eta, hortaz izuturik, dantza horien notizia ugari eta doinuen partiturak bildu zituen. Orain, Oskorri musika taldeak, dantza-doinu horietako batzuk prestatu eta, Baztango Dantzariak taldearekin batera, publiko zabalak dantzatzeko modu errazean birsortu ditu.

Formula berri honen estreinaldia bihar bertan, larunbata, egingo da, arratsaldeko 20:00etan, Zugarramurdiko Sorginen Egunean, Aita semeak, Furra furra… eta Oskorriren kantu ezagunenekin batera, zazpi dantza berri estreinatuko dira.

Oskorrik formatu berria aurkeztuko du honela, eta uda honetako jaietan Oskorri modu bikoitzean azalduko da eszenatokietan, Oskorriren kontzertua eta dantzaldia Oskorri Baztango Dantzariekin.

KAP Promozioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button