Nontzeberri

Jakin aldizkariak euskara batuaren inguruko zenbakia atera du

Euskara batuak 50 urte. Noranahiko izateko erronka tituluarekin kaleratu da Jakin aldizkariaren 225. zenbakia.

Xabier Eizagirre Jakineko erredakzio buruak egindako oharrean, zenbaki berezi honen arrazoiak eman ditu: “1968ko Arantzazuko Biltzarra egin zela 50 urte beteko dira laster, euskara batuaren sorrera ofizialtzat jotzen dena. Horregatik, euskara batuaren ekarpenei eta, bereziki, erronkei erreparatzen dien monografikoa atondu du Jakinek 225. zenbakiarekin. Izenburuak laburbiltzen du zein izan den iparrorratza: noranahiko izatea du orain helburu euskara batuak. Ikuspegi hori jasotzeko, alde batetik, Jakin Talde historikoko lau kideei eman diegu ahotsa, Jakin aldizkaria izan baitzen Euskal Herrian euskara batuaren arauak onartu zituen aurreneko argitalpena; bestetik, Irene Arrarats Berriako euskara zuzentzaileak eta Pruden Gartzia euskaltzain urgazleak artikulu sakon bana doitu dute. Azkenik, 22 iritzi labur jaso ditugu, guztiak etorkizunera begira. Honako egileekin:  Itxaro Borda, Ander Lipus, Miren Amuriza, Fermin Etxegoien, Bea Salaberri, Jone M. Hernández, Santi Leoné, Iñaki Goirizelaia, Miren Narbaiza, Harkaitz Cano, Idurre Eskisabel, Sagrario Aleman, Igor Elortza, Titto Betbeder, Aitor Zuberogoitia, Blanca Urgell, Gorka Bereziartua, Oihane Perea, Juan Kruz Lakasta, Inma Errea, Xabier Euzkitze eta Joan Mari Torrealdai”.

Exit mobile version