MUSIKA

“Jaion” jaialdia egingo dute Irunen

Larunbatean, apirilak 18, Jaion Musika jaialdia egingo dute Irungo gaztetxean, 17:00etatik aurrera, izan ere, arratsaldeko ordu horretan kamioi bat ibiliko da herriko kaleetan barrena, Sex Pistoles punk banda ingelesaren bertsioak zabaltzen, God Save Pitilins taldearen eskutik.

Jaitzarrak gero, 19:00etatik aurrera, gaztetxean jarraituko du. Bertan, hiru taldek joko dute: Eten, Zezenaren Taldea eta Blaka.

Eten bikote bizkaitarra da, eta kutsu esperimentala duen hardcore azkarra eta piztia jotzen du; egun, bigarren lan luzea prestatzen ari dira. Aurretik Beatles taldearen kantuekin moldatutako diskoa argitaratu zuten, Labeatzomorroen Bibisekzioa.

Blaka, berriz, donostiarrak dira, eta 2014 amaieran eta 2015eko hasieran jasotako Berriz Jaioko Gara diskoko kantuak aurkeztuko dituzte Irunen. Grabazioak 70eko hamarkadako rock gogorretik edaten duten zazpi doinu biltzen ditu.

Zezenaren Taldea Iparraldeko folk kutsuko punk banda da. Iazko abuztuan, Badabum Badabum! izenburuko diskoa argitaratu zuten, eta bere proposamen musikalean, gitarra elektrikoak, Europako herrialdeetako folka, haize instrumentuak (tronpeta, gaita, txirula…), eta gizon eta emakumeen ahotsak uztartzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button