IKUS-ENTZUN

Jacques Tati zuzendariri buruzko zikloa, Iruñean

Iruñeko Kondestableko ekitaldi-aretoak Jacques Tati zuzendari frantsesari eskainitako zinema-zikloa hartuko du uztailaren 20 eta 27an, eta abuztuaren 3, 10, 17 eta 24an. 20:00etan. Guztira sei film pantailaratuko dira.

Datozen asteetako ostiraletan, Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, Jacques Tatiren hainbat film ikusteko parada egongo da: Jour de fête, Les Vacances De Monsieur Hulot, Mon Oncle, Playtime, Trafic eta Parade.

Bilbaoarte zentroaren arabera, 1947an, Frantziako zenbait film garrantzitsuenetan rol txikiak egin eta gero, bere lehen filma egin zuen: Jour de fête. Lan horrek atzerapen eta mesfidantza ugari jaso zituen, baina 1949ko uztailaren 4an estreinatu zen. Horren ondoren, ibilbide laburra baina aparta eta ahaztezina burutu zuen. “Une hartan, haren proiektu ia guztiek eragozpen eta onespen eza jaso zuten”. Jour de fête estreinatu egin zenetik 69 urte pasa direlarik, bere film luze eta laburmetrai guztiak errepasatuko dira. “Etorkizunari mesfidantzaz begiratzen zion frantziar izukaitzarentzako omenaldia dugu hau”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button