BERTSOTAN

Uribe-Kostako eta Busturialdeko finalak asteburu honetan jokatuko dira

Denetara 12 bertsolarik eman dute izena Uribe-Kostako txapelketan eta eskualdeko antolatzaileek hiru kanporaketa saio egitea erabaki zuten eta saio horietan lortutako puntuen arabera erabaki da nortzuk izango diren finalean. Bertso-afari formatuan egin dituzte kanporaketak, Sopelan, Erromon eta Algortan.
Uribe-Kostan Izaskun Salsidua, Goizalde Atxutegi, Xabi Paya, Iñigo
Kortazar eta Nahikari Ayo ibili dira gaiak jartzen eta Xabi Paya izango da finaleko aurkezle eta gai-emailea.
Uribe-Kostako bertsolariak hauexek dira: Aitzol De Castro Bakeriza, Arrate Illaro Etxebarria, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santamaria, Jone Uria Albizuri eta Ekaitz Larrazabal Gutierrez Katxo.

Busturialdeko bertsolariak Aitor Beitia Telletxea, Ander Elortegi Garatea, Iker Belaustegi Oar, Jon Arano Uriarte, Xabier Enbeita Ibarra eta Julen Erezuma Arzanegi.
Busturialdeko kasuan Moises Enbeita, Josu Goikoetxea eta Oihane Enbeita ibili dira gai jartzen eta Josu Goikoetxea izango da finaleko aurkezle eta gai-emailea.

Bizkaiko Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button