BESTELAKOAK

Muga gainetik dantzan

Aiko Taldeak kontzertu-erromeria handia antolatu du Durangon, datorren asteko larunbatean, abenduaren 16an.

Aiko taldeko musikariekin eta dantza irakasleekin, goizez Durangoko alde zaharreko kaleak animatuko dira, eta arratsaldez, Plateruena Kafe Antzokian ikusgarria izango da: Muga gainetik dantzan. Bertan honakoek hartuko dute parte: Bixente Martinez musikari eta konposatzaileak; Kiki Bordatxo eta bere taldeak Iparraldetik; Iruñeko Jarauta 69 txaranga beteranoak; eta Bizkaiko Gaiteroek, eta Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) AIKOko kideekin batera. Hor ere Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta dantza maisuek hartuko dute parte.

Aiko Taldeak urteak daramatza Gabon aurreko erromeria hori antolatzen. Egitaraua goizean hasiko da. 13:00etatik aurrera, Andra Mari elizako atarian egingo den sokadantzak zabalduko du jardunaldia. Plateruenean jarraituko du, 15:00etan egingo den bazkari herrikoiarekin. Festa gaueko 22:00etan amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button