Nontzeberri

J. Sarrionandiaren “Narrazio Guztiak”, Arriagako Klasikoen VIII. Irakurraldian

Ostiralean, ekainaren 5ean, Bilboko Arriaga Antzokiak Klasikoen VIII. Irakurraldia hartuko du. Aurtengo irakurgaia Joseba Sarrionandiaren Narrazio Guztiak liburua izango da, izan ere, hil honetan 25 urte beteko dira Sarrionandiak Narrazio guztiak idazten bukatu zuela. Grabazio baten bidez, idazleak berak hasiera emango dio ekitaldiari.

Gaur ekimena hedabideen aurrean aurkezteko, Mikel Martinez aktoreak, Joseba Sarrionandiak berak irakurraldiaren kariaz igorri dituen lerroak irakurri ditu. “…harridura eta poza zuzenki azaldu nahi nizueke antolatzaileei, ustekabe ederra izan delako niretzat eratu duzuen guzti horren bilakaera. (…) Egiak eta iritziak entzutea esatea bezain onuragarria dela eta irakurtzea idaztea baino duinagoa dela erakutsi duzue”. Ondoren sei puntutako testua irakurri da, “idazleak, uste dut azalpen bat eman diola irakurleari” hasiera zuena.

Bilboko Udaleko Euskara Sailaren eta Laboral Kutxaren babesarekin, Bilbo Zaharra Euskaltegiak, euskaltegietan euskara ikasten dabiltzanen lana aintzat hartzeko, eta Euskara Ikasleen Jaiaren estakuruarekin, Klasikoen Irakurraldia antolatzen du urtero.

Irakurraldia goizeko 8:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etan bukatuko da, eta ohikoa denez, eta Joseba Sarrionandia idazlearen presentzia birtualaz gain, 400 lagun inguru pasatuko dira Arriagatik, dagokien testua irakurtzeko. Autoritateak ere presente egongo dira, hala nola, Udaletxeko eta Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidentea, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta irakasleak;  eta ondoren, Bilbo Zaharra Euskaltegiko eta Bilboko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak, sindikalistak, Gotzaingoaren ordezkariek, idazleak, kirolariak, sukaldariak, abokatuak, eta abar eta abar. Mundu osoko euskal etxeek ere bat egingo dute ekimenarekin, eta hala Valladolid, Valentzia, Mallorca edota Madriletik ahotsak entzungo dira Arriagan, baita Montevideo, Bordele, Quebec, Berlin, Sydney hirietatik ere.

Aurreko urteotan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Miranderen Haur Besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika Pauso, Urretabizkaiaren Zergatik Panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak eta Gabriel Arestiren Harri eta Herri irakurri dira.

Gaur ekimena hedabideen aurrean aurkezteko, Mikel Martinez aktoreak, Joseba Sarrionandiak berak irakurraldiaren kariaz igorri dituen lerroak irakurri ditu. “…harridura eta poza zuzenki azaldu nahi nizueke antolatzaileei, ustekabe ederra izan delako niretzat eratu duzuen guzti horren bilakaera. (…) Egiak eta iritziak entzutea esatea bezain onuragarria dela eta irakurtzea idaztea baino duinagoa dela erakutsi duzue”. Ondoren sei puntutako testua irakurri da, “idazleak, uste dut azalpen bat eman diola irakurleari” hasiera zuena.

Exit mobile version