ESZENA

“Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia” hastear da Donostian

Maiatzaren 7tik 24ra bitartean, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak Donostiako erdiguneko hainbat auzotako taberna, lokal eta gune hartuko ditu.

Ekimenaren barruan, formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunak programatu dira, non musika eta umorea, bertsoak, antzerkia, magia edo bakarrizketak bateratzen dituzten proposamenak ardaztu diren.

Hauek dira parte hartuko duten taldeak, eta aurkeztuko diren obrak: Gemma Martinez, Susana Soleto, Javier Merino eta Maribel Salas laukoteak,  Monolokos aurkeztuko du; Teatro Che y Moche-k, El Funeral. Oua Umplute; Rafa Mazak, Solo Fabiolo Glam Slam; Atea Teatroak, Ekoetikopatetikobikoa; Joseba Usabiagak Oroitza-Penak; Imanol Ituiño Magoak, Magia Parrastan; Kidam Magoak, Sekreturik Ez; Mago Murphyk Alucina Pepinillos; Inma La Brujak, Dando en Cante; Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldeak, Amets Zirkoa Salgai ; eta azkenik, Riki Lópezek, Me Tengo Contento lana eszenaratuko du.

Datak eta bestelako datuak eskuratzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button