ESZENA

“Izoztutako haizea bezala” antzezlanaren estreinaldia, Donostiako Vitoria Eugenian

Urriak 4an eta 5ean, Tanttaka Konpainiaren proposamen berria estreinatuko da Vitoria Eugenia Antzokian, 20:00etan. Rafael Herreroren lanean oinarrituta eta Fernando Bernuésen zuzendaritzapean, Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarrik, antzerkia eta dantza uztartuko dituzte estrenaldi honetan.  Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Gorabehera eta trama ugari dakarren antzezlan bizia dugu eta halaxe laburtzen digu konpainiak obra: “(…) Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti(…)”.

http://www.tanttaka.com/multiobra.php?tipo=1

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button