ESZENA

‘Izoztutako haizea bezala’ antzezlanaren estreinaldia

Estreinaldiarekin dator Tanttaka Konpainia Donostiako Vitoria Eugenia Antzokira. Rafael Herreroren lanean oinarrituta eta Fernando Bernuésen zuzendaritzapean, Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarrik, antzerkia eta dantza uztartuko dituzte estreinaldi honetan. Gaur urriak 4 eta bihar ostirala 5, ikuskizunaren euskarazko bertsioa eskainiko dute. Eta asteburuan aldiz, gaztelerazko bertsioa errepikatuko dute. Saio guztietarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.

Gorabehera eta trama ugari dakarren antzezlan bizia dugu eta halaxe laburtzen digu konpainiak obra: “(…) Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti(…)”.

Tanttaka Konpainiak 1983. urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala eta urte hauetan, genero ugari  landu eta era askotako produkzioak egin dituen euskal konpainiada. Esaterako, Agur Eire, Agur… drama naturista, Flaminio opera bufoa, Adagio violentíssimo fartsa, Zilbor Hestea dantza, Kontuz, maite zaitut  egungo musikala eta Hansel eta Gretel moldaketa lirikoa. Nolanahi ere, antzezlanetan estilo jakin bati loturik ez egote horrek bere antzerki-ekoizpena ulertzeko giltzarria ematen du, konpainiako artista-taldea ikuskizun bakoitzera egokitzen baita, alderantziz gertatu beharrean.

http://www.tanttaka.com/multiobra.php?tipo=1

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button