BESTELAKOAK

Izotza, haizea, icebergak

Bestelako Argiak jaialdia Iruñean garatzen ari da joan den abendutik.  Aste honetan amaituko dira proposamen kultural guztiak, eta azkena (urtarrilaren 7ra arte) Ziudadelan  paratu den Tökkö da. Tökkö ikus-entzunezko instalazio interaktiboa da. Elur-maluta baten forma duen egitura geometriko erraldoi batean, parte-hartzaileek zuzeneko soinu-konposizio musikala sortuko dute, urrats bakoitzaz kolorez aldatzen diren pasabide zirkularretan barna dabiltzala. Tökkö finlandierak elurraren egoera ezberdinak definitzeko dituen 40tik gora hitzetako bat da.

“Artikoko herrixka batean, non hotzak, elurrak eta izotzak osatzen baitute habitat naturala, poloak urtzearen mehatxupean bizi dira bertako biztanleak. Laguntza emateko, artisau, musikari eta astronomoek Tökkön biltzea erabaki dute, bertan, elur-maluta baten gainean, erritu bat egiteko. Erabiliko dituzten argiez, koloreez eta musikaz, herrixkaren inguruko basoetako animaliak erakarriko dituzte, eta guztien artean, gizakiok planetan dugun eragina aldatzen saiatuko dira, horrela geldiarazteko mehatxu duten urtze-aldia. (…) Entzun izotza, haizea, icebergak. Sentitu Artikoko biztanleen hotsa, elurretan edo hostoen gainean egiten dituzten urratsak, eta sortu zeure melodia soinu horiekin bat etorrita, egiten duzun urrats bakoitzaz neguko koloreak pizten dituzun bitartean.”

Ikus-entzunezko argi- eta soinu-instalazioa conCienciArtek eta Zenzerrok (argiak eta soinua) eta Fermin Izkok (ikus-entzunezkoa) garatu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button