MUSIKA

Mamba Beat-ek pop elektronikoa moldatuko du

Asteon kontzertu sorta interesgarria izango da Euskal Herriko hainbat herri eta plazatan. Esaterako, ostegunean, abenduak 12, Bilboko Mamba Beat elektro-funk bandak kontzertu berezia egingo du Gasteizko Gora Tabernan.

Bilbotarrek 80ko urteetako elektro-pop-rock estiloko taldeen doinuak moldatuko dituzte, hala nola, New Order, Kraftwerk, Depeche Mode, Soft Cell, Visage, eta OMD.

Ostiralean, berriz, The Storm Clouds eta Bugatti banda bilbotarrak izango dira Gora Tabernan; biek ala biek punk-rocken bustitako doinu biziak eta oldarkorrak joko dituzte.

Donostian ere izango zer ikusi eta entzun: ostegunean, Ibaeta Rock Jaialdia egingo da Donostiako Doka Kafe Antzokian; emanaldian, Atxurre eta Zero taldeek joko dute, 21:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button