MUSIKA

Izaro, Inun, Keu eta Ekiza akustikoan entzuteko parada, Lemoan

Larunbatean, LemoaKustikFest 18  jaialdi akustikoa egingo da Lemoako hainbat tokitan. Kontzertuak eguerdian hasiko dira, Marenek eskolako arkupean emango duen emanaldiarekin.

Eskolako atari horretan beste bi kontzertu egingo dira: Liv Wallace, 13:30ean, eta Keu, 16:00etan. Inun musikari bizkaitarra, bestalde, Bihotz Gorosperekin arituko da, Arlonagusia Plazan, 17:30ean.

19:00etan, Willis Drummondeko abeslari eta gitarra-jotzaile Ekizaren txanda izango da. Iparraldekoak anbulategiaren plazan joko du. Azkenik, 22:00etan, Izarok Kiroldegian joko du.

Informazio gehiago: lemoa.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button