MUSIKA

“Izar & Star” musika zikloan, Four Friends eta Malu Garay Quartet taldeen kontzertua

Gaur, otsailak 6, eta Izar & Star musika zikloaren barruan, Sarah Vaughan, Norah Jones, edota Diana Krall abeslarien kantak entzuteko parada egongo da Four Friends eta Malu Garay Quartet taldeen eskutik. Hitzordua 22:00etan izango da, Bilboko Kafe Antzokian.

Four Friends banda bilbotarrak 20 urte pasatxoko ibilbidea du egina, izan ere, 1995ean eratu zen Deustuko Mr Jam entsegu-geletan. 20 urte eta gero, hasierako kide berberak izaten jarraitzen dute: Iñaki Iraeta eta Eneka Albizu, gitarrak; Jorge Gomez, baterian eta Fernando Iraeta, baxua. 2008an, baina, Eider Saratsaga gehitu zitzaien abeslari. Blues eta jazz zalea da boskotea, eta lau disko grabatu ditu bere ibilbide luzean: Bilbop (Hotsak, 2003), Dzanga (Hotsak, 2006), Haruntzago (Hotsak, 2009) eta, azkenik, Now or Never (2014, Brixton Records). Azken grabazio horretan jazz, blues, swing eta rock-and-roll zaharrean bustitako 12 klasiko bereak egin dituzte, emakumezko ahots klasikoetatik abiatuta: Niana Simone, Etta James, Billie Holiday, besteak beste. Halere, zenbait ahots mitiko horien jarraitzaileak diren ahots garaikideak ere jorratzen dituzte: Diana Krall, Eva Casidy, Lisa Ekdahl… Horretarako, Eider Saratsaga abeslariak lan bikaina egiten du beti.

Malu Garay Quartet taldearen barruan, Raul Sainz de Rozas (gitarra), Jose Luis Canal (piano), Fabi Acarregui (kontrabaxua) eta Gorka Iraundegui (bateria), eta Malú Garay (ahotsa) daude. Taldearen errepertorioa jazz, blues, bossa eta swing estiloetan oinarritzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu