LITERATURA

2014ko Literaturia, Larrabetzutik Zarautzera

Bost urtez 5 jarraian, Larrabetzun antolatu da Literaturia, eta mugarria finkatu ostean, are gehiago zabaltzea deliberatu dute antolatzaileek. Aurten Zarautzen egingo da.

“Gure uste harroan, euskarazko literaturak bere adierazpide anitzetan, asteburu beterako proposamenak ditu, baita askoz gehiagorako ere, LITERATURIAn zein beste ekitaldi batzuetan aski frogatu dugunez, eta Larrabetzu baino plaza egokiagoa behar du:Literaturarekin harreman estua izango duena; bertako lan-taldea sortzeko aukera eskainiko diguna; ekitaldiak antolatzeko beharrezko azpiegitura izango duena; salmentan eragin nabarmena izan eta argitaletxeen urteko argitaratze egutegia baldintzatuko dituena; dirulaguntza eskaeretan itotzera behartuko ez gaituena; erakunde publikoen neurriko babesa izango duena, bai ekonomikoki bai egitasmoarekin bat eginez; eta Euskal Herri osoko edozein zalerentzat eskura dagoena Ezaugarri horiek guztiak eta gehiago betetzen ditu Zarautzek euskarazko literaturaren plaza bilakatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button