Sin categoría

“Izan! Erran! Sortu!” leloarekin, Errobiko festibal asteburuan Itsasun

Gaur abiaraziko da Errobiko festibalaren aurtengo edizioa. Hogeita laugarrena, hain zuzen, Izan! Erran! Sortu! lelopean ospatuko da Itsasun.

Musika ikuskizunez gain, askotariko kultur jarduerak  antolatu dituzte eta hainbat artistak girotuko dute herria ostiraletik igandera bitartean. Horretarako,  Siria, Andaluzia, Aragoi, Brasil, Kuba, Txekia edota Okzitaniatik  datozen tradizio handiko artistak nahiz Euskal Herriko artistak izango dira bertan, eta aurtengoan, emakumeek protagonismo berezia hartuko dute. Hala, Emazteak sorkuntza artistikoan gaiaren inguruan, literatura eta musika uztartuko dituzte Itxaro Bordak, Pinar Selek edota  Sylvie Glissat idazleek. Eta ibilaldi poetikoa egingo da Itsasuko Itsusiko amildegietara igandean.

Eta musikari dagokionez, egitarau zabal eta anitza da aurten antolatu dutena. Bertan izango dira besteak beste, Mursego, Reder Nouhaj, Martha Galarraga, Acciatura, Naissam Jalal Quintet taldea, Atharrin, Tripoux, Jean Christian Irigoien, Celine Latasa, Joseba Irazoki, Fawzi Berger, Eñaut de Rezola , Johnny Makam,… beste batzuen artean.

Egitarauaren xehetasun guztiak egunez egun ikusteko, joan Errobiko Festibalak duen webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu