BESTELAKOAK

Koldo Eleizalde lehiaketa Bergarako Udalaren eskutik

Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak Koldo Eleizalde lehiaketaren XXXIX. edizioa jarri du bidean. Lehiaketa hau 1986. urtean hasi zen eta  2001ean Udal Gobernuak lehiaketari Koldo Eleizalde Lehiaketak izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez.

Lehiaketak lau generotako lanak sustatu nahi ditu: Ipuin idatzia eta poesia, Komikia, Bertsoa, eta Kontakizuna eta interpretazioa. Azkeneko horren barruan daude honako hauek: antzerkia, podcasta, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa.

Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo Bergaran bizi zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka.

Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute, eta saritutako lan idatziekin liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu ohi da.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 12ra artekoa izango da, eta jakingarri guztiak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button