ARTEA

Izaki hibridoak eta paisaia post-industrialak

Maiatzeko azken egunera arte, 2018an BilbaoArten bekadun izandako Raquel Asensi artistaren Objektu Geldi[ezin]a izeneko erakusketa ikusi ahalko da areto horretan.

“Tresnak sortu ditugu, beste era batean ezinezkoak izango zitzaizkigun lanak egiteko aukera ematen diguten funtzio jakin batzuk egiteko aukeratutako objektuak, gure gorputzaren gaitasunak zabalduz. Objektu geldi[ezin] hauek gure aukera fisiko nahiz sinbolikoak hedatzen dituzte, gure behar kulturalen arabera. Jantzi batek hotzaz babesten gaitu, baita gizarte-faktoreetatik ere. Gure hizkuntza, boterea eta esanahiaren egokitzapenean bizirauten dugu. Ardatz nagusi bezala zeramika duen praktika honetan, natura, teknologia eta gorputzaren mugak zalantzan jartzen ditu. Gorputzaren aukerak zabaltzen ditu, hizkuntzaren dikotomiatik aldendu eta berezko adierazleetan ikertuz. Gure naturarekiko harremana planteatzen du, hizkuntzan leku ezberdin bat egokitu dioguna. Garena eta bizi dugun paisaia barne-  lotura bezala proposatzen du.”
Objektu Geldi[ezin]a proiektua zeramika, zuntza, plastikoa, beira eta metala biltzen dituen prozesu esperimental batean eratorri da. “Piezak anbiguoki organikoak eta artifizialak, hauskorrak eta iraunkorrak, apaingarriak eta minimoak, bigunak eta gogorrak edo industrialak eta eskuzkoak dira. Izaki hibridoekin batera bizi diren paisaia post-industrialak eraginak izan dira”.

Raquel Asensi artista zeramikari cyborga da. Zeramika artean ikuspuntu feministen eragina ikertzen du. Proiektu ezberdinetarako bekak jaso ditu, hauen artean aipagarrienak Abrazar el ornamento como un lenguaje para la insurrección (2017) edo Ideonella (2018).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button