MUSIKA

Izaki Gardenak taldeak kontzertu berezia egingo du Jimmy Jazz aretotik

Ekainaren 14an, 21:00etan hasita, Izaki Gardenak taldeak  streaming bidezko kontzertu berezia egingo du Jimmy Jazz aretotik, eta bertan, taldeak kantu berriak estreinatuko ditu.

Izaki Gardenak taldea egoera zail eta berezi hau pairatzen ari da, beste musika talde askoren moduan, izan ere, garai zailak dira, gure normaltasun hauskorra irauli dutenak. Musika taldeentzat ere halakoak dira; Izaki Gardenak adibidez, euren Dena oskol diskoaren biraren azken txanpan ziren, eta udaberriko eta udako kontzertuak bertan behera geratu zitzaizkien, eta ondorioz kantu berriak egiten hasteko gorputzaldi eta animorik gabe lotu zen taldea. Bultzada bat behar zuen proiektuak, martxan jarriko zituen zerbait, eta Jimmy Jazzeko lagunen deia iritsi zen.
Hain gertuko sentitzen duten aretoan taldeak streaming bidezko kontzertu bat eskainiko du baina bada beste zerbait, kontzertuaren astean zehar Jimmy Jazzen bertan egonaldi artistiko moduko bat egin du taldeak, kanta berriak konposatu eta hori jendeak etxetik ikusi ahal izango du kontzertu borobil baten bidez.

Hortaz, ekainaren 14an, 21:00etan, arabatu.com  webgunean da hitzordua. Taldea zuzenean ariko da, eta momentuan bakarrik ikusi ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button