MUSIKA

Izaki Gardenak, Libe eta Joseba B. Lenoir, Donostian

Larunbatean, hilak 14, Izaki Gardenak taldeak joko du Donostiako Kortxoenea gaztetxean, 21:00etatik aurrera. Horrekin batera, Izaki Gardenak taldearekin harreman zuzena duten Libe eta Joseba B Lenoir musikariek ere joko dute, izan ere, biek ala biek Izaki Gardenak taldean jo dute noizbait.

Joseba B. Lenoir bikote formatuan arituko da, Felix Buff (Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria jotzailearekin batera, eta Tempesta izenburuko lana aurkeztuko du.

Libe García de Cortázar (Libe) musikariak, halaber, teklatuak jo ditu Izaki Gardenak taldean. Larunbatean, Ihesaldi Handia bere bakarkako diskoan jasotako doinu propioak aurkeztuko ditu. Kantuok lantzeko Joseba Ponce (Dut, Lisabö, Kuraia) musikariaren laguntza izan du. Diskoa Karlos Osinagak grabatu du, eta saioetan, Atxus baxu-jotzailea (Neubat, Sorkun, Vicepresidentes), Txus Villalabeitia (Same Old, Eh!) gitarra-jotzailea eta Eneko de Arza (Naüt, Trumbo) bateria-jotzailea izan ditu lagun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button