MUSIKA

Estaturik gabeko herrialdeen musikak, Galdakaon

Musika Bizian, Estaturik Gabeko Herrialdeen Arteko  IV. Musika Jaialdia egingo da gaur eta bihar. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatutako ekimena da, eta estreinakoz Ameriketatik datorren talde bat jasoko du, Quebec-etik etorriko den Yves Lambert Trio.

Yves Lambert Triok zabalduko du, hain justu,  jaialdia ostiralean, 21:30ean, Galdakaoko Iturrondo plazan. Antolatzaileen arabera, “ Yves Lambert, Quebec-eko musikaren ordezkari nagusi eta La Bottine Souriante kultuzko taldeko kide ohia, Tommy Gauthierregaz eta Olivier Rondeaugaz batera igoko da agertokira, bere musika estilo parebakoagaz betetzeko, birtuosismo eta pasio nahasketa pertsonalarekin”. Gero, Huntza talde gazteak joko du, zeinak Ertzetatik diskoa aurkeztuko duen. “Euskal folk-rockean errebelazioa izan da (Huntza)”.

Larunbateko kartela, halaber, hauexek osatuko dute: Sardiniako Fantafolk, “Sardiniako antxinako musikaren ordezkariak”; Galesko Calan boskotea eta Euskal Herriko Hesian talde arrakastatsua. Hirurak Iturrondo Plazan arituko dira, 21:30etik aurrera.

Horretaz gainera, bestelako ekitaldiak ere izango dira: euskal musika tresna tradizionalen inguruko erakusketa, luthier azoka eta kale-animazioa, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button