MUSIKA

Izaki Gardenak eta Duluth taldeak, Igorren

Bihar, 20:30etik aurrera, eta Igorreko Kiñu Gaztetxean, Izaki Gardenak eta Duluth taldeak bilduko dira kontzertu handia egiteko prest.

Izaki Gardenak pop-rock musika taldea 2012an sortu zen Gasteizen eta bost disko ditu kalean: Itsasargiak (Oihuka, 2012), Amaieratik hasi (Oihuka, 2013), Aurri gara (Oihuka 2015), Oinak lurrean (Elkar, 2017) eta Dena oskol (Erraia, 2018). Jon Basaguren, Libe Garcia de Cortazar, Dani Arrizabalaga, Fede Eguiluz eta Danilo Forondak osotzen dute taldea.

Taldearen estiloaren harrira, Julen Azpitarte kazetariak ondoko iruzkina idatzi zuen Berria egunkarian: “Ibilbide sendoa osatu du Gasteizko taldeak 2012an Itsasargiak argitaratu zuenetik. Diskografia nahikoa luzea du, talde gaztea izaki, baina AEBetako americana estiloan edo country-folk-rockean gehiegi errotua. Halere, bide horretan nortasun propioa erakutsi du. Izaera hori, baina, nabarmen hazi da lan berri honetan, taldeak sekulako jauzia egin baitu, zortzi kantuak bestelako eremuetara eramanez: rock gordinagoa, soula eta psikodelia. Hartara, ausardia erakutsi dute, hala esparru berrietara murgiltzeko, nola kantu sakonagoak egiteko. Horri guztiari hirugarren faktore bat gehitu zaio, Raul Perez (Pony Bravo, Maika Makovski, Guadalupe Plata) ekoizlearen lana. Eta emaitza, klasikoa da, baina ñabardura garaikideez apaindua, aurtengo euskal disko interesgarrienetarikoa bihurtu arte”.

Duluth ere Gasteizko taldea da. 2017an sortu zen eta Aitor Aguirrek, Ander Sevillak, Asier Erdozainek eta Jon Salvadorrek jotzen dute bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button