BESTELAKOAK

Ixiar Garcia Urbieta, “Txokolatea eta Bizkotxoak” saioan

Jakin badakizue Gernikan musikaren inguruan egiten dela Kafea eta Galletak saio bizia. Bai horixe oinarri hartuta, Ane Zabala, Fernando Perez eta Goizalde Landabasok antzeko ekimena antolatu dute kulturaren barruan gertatzen den orori buruz mintzatzeko: Txokolatea eta Bizkotxoak.

“Erakutsi nahi genuela kulturak izan dezakeelako espazioa kulturgune ohikoetatik kanpo, izan dezakeela tokirik zero aurrekontuarekin. Eta batez ere berreskuratu gura genuen sortzailearekin hurbil-hurbilean egoteko aukera. Bilbon aspaldi ez direlako horrelako gauzak egiten. Badaude egitarau ofizialak eta ofiziosoak, baina bide batzuetatik kanpo ez dago ezebez. Eta horixe da Txokolatea eta Bizkotxoak sortzearen arrazoietako bat”, esan digu Goizalde Landabasok.

Non? Barrenkale kaleko Modesto tabernan egingo dira hitzorduak. Hileko astearte batean 19.30etan. Kultura adar eta diziplina guztietara zabaldu nahi dute: literatura, musika, zinema, antzerkia, margolaritza, dantza… denetarik.

Hala, bihar, apirilak 9, Ixiar Garcia Urbieta izango da Bilboko Modesto tabernan: “Oso oso interesgarria den emakumea. Errenteriarra baina Bilbon bizi da duela urte asko. Arte ederrak ikasi zituen eta bere bizitza profesionala sorkuntzaren bidetik eraman du. Oso gauza apurtzaileak egiten ditu, sorkuntza teknikak gizatasuna, pertsonari berari aplikatzen dizkio. Eta hizlari bikaina da. Pink Gorillas kolektiboko kide da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button