BESTELAKOAK

“IV. ArgIHIzkiak” lehiaketa abian

Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta Hiruka komunikazio-taldeak, Uribe Kostako hainbat udal eta elkarterekin elkarlanean, ArgIHIzkiak literatur lehiaketa antolatu du aurten ere. Argazkietan oinarritutako testu laburrak aurkezteko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Ekimenaren helburuak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Horretarako 10 argazkilariren argazki bana aukeratu dira eta horietan oinarrituko dira parte hartzaileak testuak idazteko.

Argazkiak eta oinarriak ekimenaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button