ARTEA

Ilustrazioari buruzko ikastaroa egingo dute Bilbon

Isol Misenta ilustratzaile argentinarrak Elogio de lo salvaje izenburuko ikastaroa zuzenduko du, Bilbaoarte zentroan, apirilaren 3etik 6ra bitarte. Horrekin batera, apirilaren 4an, hitzaldia emango du, 19:00etatik aurrera.

Misentaren aburuz, ikastaroaren xedea “komunikazioa bilatzea da, adierazpidearen bidez, emozio bat partekatzea, sorpresa bat”. Horretarako proposamen grafikoak landuko dituzte, konponbide estetiko eta narratibo berrietara iristeko. Eskua askatu, eta zuzenketa baztertu. “zigorgabeak eta zintzoak izatea, umeen antzera, poetak izatea gure tresna plastikoen bitartez”. Izan ere, ilustratzailea akatsaren aldeko sortzailea da. “Akatsa jasatea, edo hobe esanda, akatsa bilatzea, gure buruari erronkak jartzea”. Narratibaren aukerak ere landuko dituzte, tartean, “mugarik gabeko liburu bat irudikatzea, bere arau propioekin” edo  marrazki batetik abiatzea kontakizuna egiteko edo beste baten testuak norberarenak egitea.

Misentak haurrentzako 22 liburu plazaratu ditu. Ilustrazioak ez ezik, testuak ere berak egin ohi ditu. Liburuok 17 hizkuntzatara itzuli dira, eta bere espezialitatea irudi eta testuen arteko elkarrizketaren bidez kontatzea da. Bere estetikan lan grafikoa, komikia, grabatua eta esperimentazioa uztartzen dira.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button