BESTELAKOAK

Itzulpenik hoberenak saritzeko “Vitoria-Gasteiz” sariak

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko, Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdia egin da.

Gasteizko udalerrian erroldatuta izanik, euskarara egindako itzulpenik hoberenen egileen lana saritu nahi da, literatura generoa edozein izanda ere.
Sari bana emango da, bi sail hauetan: Haur literaturan (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro; eta Gazte literaturan (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro.

Edozein hizkuntzatatik euskarara egindako haur eta gazte literaturaren alorreko itzulpenekin lehiatu ahal izango da, baina 2014. urtekoa izan beharko du legezko gordailuaren datak. Gainera, ez da onartuko giza eskubideen urraketaren apologia egiten duten lanen itzulpenik.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 11n amaituko da.

Sariketa honetan lanak aurkezteko behar diren baldintza guztiak hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button