LITERATURA

Itziar Zigak “Malditas” kaleratu du

Joan den astean, Itziar Zigak idatziriko Malditas (Txalaparta) lanaren aurkezpena burutu zen Iruñean.

Txalapartak bidalitako oharrean jasotzen denez “irabazitako batailen liburu honek feminismoaren historia bakar hori ezeztatzeko helburua du, zeren historiaren bertsio horretan emakume zapalduenek bigarren mailako rol pasiboa dute, ia-ia pribilegiatuenen gogoz kontra. Edozein garaiko emakume beltzek, anarkistek, transexualek, bollerek eta pobreek beren bizitza eskaini zioten errotiko borroka feminista bati, ez bakarrik genero-zapalketa gainditzeko, baizik eta beren bizitzan eragina izan zuten zapalketa guztiei aurre egiteko”.

Valerie Solanas, Sojourner Truth, Sylvia Rivera, Louise Michel, Annie Sprinkle, Olympe de Gouges, Kathleen Hanna eta Laura Bugalho leinu borrokalari batekoak dira. 
Itziar Zigak horiek guztiak bildu, aztertu eta ekarri nahi izan ditu genealogia politiko eta emozional bat birsortzeko, egungo borrokalari eta madarikatu guztiak ahaldundu asmoz.

“Liburu hau genealogia transfeministari egindako nire ekarpena da”, dio egileak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button