ARTEA

Itziar Okariz artistak “I Never Said Umbrella” erakusketa abiatu du, Tabakaleran

Tabakalerak Itziar Okariz artistaren I Never Said Umbrella erakusketa abiatu du. Beatriz Herraez arte historialariak komisariatutako mostrak aurrez egindako lanak eta ekoizpen berriak biltzen ditu, eta ekainaren 3ra arte egongo da ikusgai. Okariz performancearen arloko izen handietako bat da, eta nazioartean errekonozimendua jaso duen ibilbide garrantzitsua ere badu.

I Never Said Umbrella izenburua gaizkiulertu batetik sortutakoa da, David Bowieren New Killer Star kantuaren errepikaren interpretazio oker batetik. Erakusketaren izenburua, eta baita espazioaren diseinua ere, Okarizen lanean nolabaiteko eragina duten musikaren eta zinemaren munduko erreferentziei egindako keinua da.

Tabakaleraren esanetan, “bere lanean aurki daitezkeen iturri eta erreferenteen artean literatura eta pentsamendu feministaren inguruko izenak daude, baita musika eta lengoaia zinematografikoari lotutakoak ere. Azken urteotan, halaber, bere praktikak lotura estua izan du artearen transmisio-moduekin eta artearen pedagogiekin, beste artista batzuekin zuzendu dituen tailerren bitartez”.

Orain Tabakaleran aurkezten den erakusketa hau iazko maiatzean Basileako Kunsthaus Baselland zentroan hasi, eta ondoren Mostoleseko CA2M zentrotik igaro zen proiektuaren hirugarren eta azken atala da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button