ESZENA

Bilboko Kalealdiaren XV. Jaialdia

Gaur goizean, Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kulturako zinegotziak eta Pedro Ormazabal Jaialdiaren programatzaileak Bilboko Kalealdiaren XV. edizioa aurkeztu dute. Kalealdia uztailaren 1etik 5era bitartean luzatuko da.

Aurtengo programak 31 konpainia bilduko ditu, eta horiexek 59 ikuskizun eszenaratuko dituzte, Bilboko Abando eta Zazpi Kaleetako kale eta plazetan. Ikuskizunotan kaleko antzerkia, zirkua, dantza, mimoa, clowna, malabarismoak eta performanceak tartekatuko dira.

Frantzia, Holanda edota Japoniatik etorriko diren 16 konpainia ikusi ahalko dira Kalealdiaren barruan, baita Espainiatik etorriko diren beste zazpirekin batera ere. Euskal taldeen presentzia ere nabaria izango da, eta hala, Ganso & Cía, Organik, Ertza, Malas Compañias, Hortzmuga eta Kukai Dantza taldeen emanaldiak bermaturik daude.

Guztiak dira oso talde garrantzitsuak dira, baina aurtengo edizioan nabarmentzekoak dira Frantziatik datozen, La Boca Abierta, La Salamandre,  eta Sacekripa kolektiboak. Horien ikusgarriei Japoniatik datorren Naoto Okadaren Yo-yo lan miresgarria gehituko zaie.
Ekitaldi ederra ere Salut l ´artiste (Frantzia) taldeak egingo du Bilboko Kalealdian, izan ere, ipuin batetik erauzitako bizargile zoro honek, ilearekin sormen-lan surrealistak egingo dizkio animatzen den edonori.

Estreinaldia Hortzmuga taldeari dagokio, izan ere, talde honek Nola izeneko lan berria emango du argitara. Bi orduko ikuskizun horretan pertsonen barne-munduaz arituko da, desberdina izatea arrunta den munduaz, istorio bat kontatzeko bestelako munduaz”.

Guztira 108 pertsonek osatuko dute jaialdia amaitu arte, Bilbon bilduko den artista multzoa. Ikuskizunak era askotakoak izango dira, genero eta estilo ezberdinekoak eta emanaldiak doakoak.

Joan zaitezte eta gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button