LITERATURA

Itzalpetik argitara salatzeko jazoerak

Aritza Bergara idazle porrokatua da eta mitologiaren arloan aditua ere bai. Hainbat lan interesgarri publikatu ditu gai horren inguruan, baina literaturan ere usu aritzen da.

Egunotan hainbat liburu aurkeztuko ditu Durangoko Azokan. Bajo la sotana (orain, eleberri beltzaren bigarren edizioa aterako da) eta La venganza de los olvidados izenburua duena, bere  seigarren eleberria, kasu honetan Crowdfunding kanpainari esker aterako dena.

Baina aipatu behar da lehenengo aldiz, euskaraz aterako dituela lehenengo eta bosgarren eleberriak, Eneko Gonzalezek egindako itzulpenari esker: Isilpeko sekretuak. Sotanapekoak Ongi Etorri Elkartearekin babesarekin, eta Amets itoak.
Azken horretan honakoa kontatzen da: “Bizkaiko Ibaizabalen drogaren izurria itzuli da. XXI. Mendean ondo sartuta, hilda agertzen hasi diren jonkien kopurua goraka doa etengabe. Eskualde horretan ere Afrikatik Britaniara joan nahi duten migratzaileak ere batzen dira. Protagonistak drogak, gizakien salerosketak, prostituzioa, eta bestelako hesiak eta trabak ezagutuko ditu”.

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak biziki gomendatzen du irakurketa hori, “hemen eta orain gertatzen ari diren jazoerak, itzalpetik argitara ekartzeko eta salatzeko balio baitu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button