ESZENA

“Itzal galdua” ikuskizuna, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian

Gero Axular Dantza Taldeak Itzal galdua bere seigarren dantza ikuskizuna taularatuko du apirilaren 18an, larunbata, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

Otsagabian jaio den auzokidea dugu protagonista, ikasketak amaituta bere lurraldea defendatzera Nafarroara itzuliko dena, izan ere, Gerla Carlistak amaitu direnean, gertatzen da istorioa.

Euskal dantza tradizionala oinarritzat harturik, eszenaratze garaikideago eta modernoago baten aldeko apustua egin du taldeak.

Juan Luis Unzurrunzaga arduratu da lau zati ezberdinez osatzen den ikuskizuna zuzentzeaz.
“Aurreneko atala protagonistaren gaztaroan zentratzen da, politika eta erlijioaren botereaz ohartzen den garaia. Bigarren atalean nerabea dugu oraindik eta kanpora alde egingo du ikasketak bukatzera. Hirugarren zatian etxera bueltatzean herrian eta orohar lurralde osoan eman diren aldaketa eta bizi den nahaspilaz ohartuko da, eta azkenik laugarren zatian protagonista bere herriaren alde borrokatzen ikusiko dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button