ESZENA

Poltsiko Antzerkiaren XXI. edizioa

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-emanaldien erakustaldia da eta Donostian egingo dute maiatzaren 17tik ekainaren 3ra arte. Egitarauak askotariko emanaldiak biltzen ditu. Hala, umorea, magia edo bakarrizketak dira jorratuko diren generoak.

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren helburuari dagokionez, “zaleei nola gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere barietate antzerkia hurbiltzea du xede”.

Sleepwalk Collecive konpainiaren Conoce a las Sirenas antzezlanarekin hasiko da egitaraua maiatzaren 17an. Noir generoko film zaharretatik edaten du obrak. Geletan antzezten da eta aipaturiko filmetako femme fatale edo zorigaiztoko emakume bat da protagonista nagusia. Antzezlan hau Kontxa inguruan dauden  apartamentuetan egingo da.

Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia aktore ezagunek, berriz, !¡A Guuuussssto!! izeneko obra antzeztuko dute Sidi-Kauki Intxurrondoko Sidi-Kauki tabernan. Patxi Arrigagorritxerriberrigoitiabeitia, Varaderoko turismo sexuala gogoko duen euskalduna; eta Estela María Lourdes de Aquitepilloaquitemato dira komedia honetako pertsonaiak.

Maiatzaren 18an, 19an ,eta 20an, halaber, Karim aktoreak Mi Cuento Chino bakarrizketa antzeztuko du Dr. Livingstone, Altxerri eta Bukowski tabernetan, hurrez hurren.

Era berean, maiatzaren 18an (Intxaurrondoko Jatetxe Makrobiotikoan), 19an (Igeldoko Herri Ikastetxean), eta 25ean (Altzako El Nidon), Peio Etxekopar (Lexantzü) eta Asisko Urmeneta (Iruñea, marrazkilaria), bakoitza bere esperientziatik, euskalduntasunaz ariko dira.

Rafa Forner aktorearen Me lo dices y te lo cuento bakarrizketa, Las Pituister bikotearen El maravilloso mundo de las otras crisis klown ikuskizuna edo Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldearen Ispilua obra dira Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren baitan ikusi ahalko diren beste lan batzuk.

Egitarauren xehetasun guztiak Donostia Kulturaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button