LITERATURA

Itxaso Araque Barriusok lehenbiziko nobela aurkeztu du

Itxaso Araque Barriuso (Donostia, 1988) Augustin Zubikarai nobela saria jaso duen Damutzen ez direnak (Elkar) lana aurkeztu du gaur Donostian. Autoreak eta Xabier Mendiguren editoreak parte hartu dute ekitaldian.

Londres, Berlin eta Milan hirietan mugitzen diren hiru pertsonaien istorioak josten ditu Damutzen ez direnak eleberriak. Hogeita hamar urte inguru dute protagonistek, eta erabat galduta daude. Argitaletxearen arabera, “ahots berri bat dakar gure letretara Itxaso Araquek bere lehen eleberrian, hainbat gai eta kezka planteatzeaz batera”.

Harreman pertsonalak, hirien gentrifikazioa edo ustelkeria politikoa dira, besteak beste, idazle donostiarrak bete estreinako nobelan txertatu dituen gaiak.

Araque Donostian jaio zen 1988an, eta Itzulpengintza ikasi du Gasteizen, gero Londres eta Cambridge hirietan jarraitu du ikasten eta lanean. Augustin Zubikarai nobela sariari esker idatzi du gipuzkoarrak bete estreinako nobela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button