IKUS-ENTZUN

FAS zineklubak “The Lobster” pantailaratuko du

Bilboko FAS zineklubak The Lobster (Yorgos Lanthimos, 2015) filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia Txus Retuertok aurkeztuko du.

Lanthimos zinegile greziarraren hirugarren lan luzea da The Lobster, aurretik, Canino  eta Alps filmatu zituen. FASen arabera, “oraingoan (Lanthimosek) Erresuma Batua aukeratu du eszenatokitzat, baina gai eta kezka berdinak plazaratzen dizkigu; hauxe, gizakion harremanak eta bakardadea, bere estilo paregabe eta ausartaren bidez”.

Filmak amodiozko istorio ezohikoa kontatzen du, mundu distopiko baten baitan. Mundu horretako arauen arabera, ezkongabeak atxilotuak izango dira, eta leku zehatz batera bidaliko dituzte, bikotekidea bila dezaten 45 eguneko epean. Filmaren gai nagusia bakardadea .

Informazio gehiago:  cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button