ESZENA

Itsusiak eta barregarriak

Otsailaren 8an, 20:30ean, Elorrioko Arriolan, Alicia Rodriguez eta Belen Ponce de Leon, Las princesas del Pacifico izango dira.

Jose Troncosok zuzentzen duen lan arrakastatsu horretan honakoa kontatzen zaigu: “Izeko eta iloba hainbeste denbora elkarrekin eman dute, bi buruko mamu bihurtu direla. Itsusiak, barregarriak, ezberdinak … Gizartetik at, kortxetezko bunker batean biziko dira gure begiradetatik ihesi. Handik, ordea, begiratzen digute eta gure ezbeharrez barre egiten dute. Baina sari bat tokatuko zaie eta horrek, inoiz amestutako itsas-bidaiarik izugarrienak euren gotor lekutik aterako ditu, gugandik gertu, eurengan islatuta ikus gaitezen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button