BESTELAKOAK

Itsuentzako antzerkia

Harrobiak, Bilboko Otxarkoaga auzoan dagoen Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroak, Itsuentzako Antzerkia egitasmoa abiatu du. Izan ere, zentro horren arabera, “sormen-prozesuak interes sozialeko gaietara irekita dagoen proiektuak jaso eta bultzatu behar ditu”.

Hala, proiektuaren xedea antzerkigintza ikusmen-desgaitasunak dituen ikus-entzuleenaga eramatea da.

Proiektu hori garatzeko oinarria antzerkigintzako ekoizpena da, Antzerkiz izenekoa.Haren argumentua Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberria da eta Bernardo Bernués-ek zuzendu du. Honako antzokietan eskainiko dute ekoizpen-lana, Tanttaka antzerki-konpainiaren eskutik: Bilboko Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.

Hala, Arriagako Antzokian urriaren 20an egingo den funtzioa ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button