ARTEA

Itsasoarekin Hizketan

Itsasoak, bere mugimenduekin eta taupadekin, erakartzea eta distraitzea lortzen du, soinuaren segida eta argi eta kolore aldaketa geldoak zein bat-batekoak eraginda. Ur masek mugagabetasun ukigarria sorrarazten dute. Emozioz eta edertasunez betetako espazio miresgarria da itsasoa.
Gizakiaren eta itsasoaren arteko erlazioek sentimendu, emozio eta bizitasun ugari sortzen dute. Artista asko, bakoitza bere ikuspuntutik, izan dira, jada, lanean itsas mundu honetan.

Itsasoaren mundua ahalmen handiko esparrua da margolaritzarako: espresiboa izateaz gain inspiratu egiten du; hala, gure ohiko kulturaren alderdi errebisionista batetik, nola, jarrera esploratzaile
edo esperimental batetik.
Kreazioa abentura misteriotsu bat da, eta kulturak ezarritako kodeak apurtzen ditu, gauzak bestelako ikuspegi berezi batetik aztertzeko. Kreazioaren itsasoa ideiaz beteriko magma bat da, eta gizakiari bizirik dagoela sentiarazten dio eta aurrera begiratzeko gogo ematen dio.
Kreazio batek aurreko lanetan eragina du eta krisian jartzen ditu askotan, baina ez ditu ez suntsitzen ezta ezdeus bihurtzen; olatuek bezala, ondoren datorren lana da, beste barik.
Kreazioa etengabeko eraldaketa ziklo bat da, nagusiki: berrelikaduraren eta asmamenaren arteko sinbiosiaren emaitza, askatasunak babestua.

Eklektizismoaren kultura berri honi esker, margolaritzan ekiteko askatasun handiagoa eta baliabide gehiago daude, eta itsasoarekin zerikusia duen edozein esperientzi mota batzeko eta asimilatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du kreazio prozesu honek,
hau da, itsasoarekin hizketan aritzea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button