ARTEA

“Itsasoa” izeneko erakusketa inauguratuko dute Hondarribian

Hondarribiko Kale Nagusian dagoen Atelier Guevara galeriak Itsasoa izeneko erakusketa inauguratuko du ostiralean, hilak 15.

Bertan, Carmen Maura, Jose Luis Noain eta Santiago Noain Mauraren obra grafikoa paratuko dute.

Carmen Maura Amunategui pintorea Madrilen jaio zen 1945. urtean eta Arte Ederrak ikasi zituen. Bere ibilbidean makina bat erakusketa paratu du. Esaterako, iaz Formatu txikia/Pequeño formato/Petit format izeneko erakusketa jarri zuen Hondarribiko Atelier Guevara galerian.

Erakusketa horretan, hain zuzen ere, Jose Luis Noainek ere grabatu seriea paratu zuen. Noain, Carmen Mauraren senarra da, eta Santiago Noain Maura (Irun, 1973) bien semea. Azken horrek ere Arte Ederrak ikasi zituen.

Erakusketaren xehetasun gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button