ARTEA

Itsasertzetako paisaia uniformeak

Cadizeko Carmen Bustamante artistak Xanon arte galerian eskegi ditu itsasotik ekarritako bere margoak. Galerian 15 olio jarri dira, guztietan itsasoa ardatz delarik. Abenduaren 15era bitartean ikusi ahalko da erakusketa.

Manuel Caballero arte adituak, erakusketaren kariaz honakoak idatzi ditu: “Artistak leku pribilegiatuan du bere estudioa, eta bertatik leiho zabaletan zehar itsasoa ikusten du. Hortik itsasontzi batek bidaiatuko balu bezala dago. Itsasoa hodeiertz infinituan galtzen da. Itsasoa, hilerria eta bizigarria. Argi mortua eta aratza. Begirada totala, airetikoa, eta ur-azpikoa. Ez dago atsedenik dena joan-etorrian baitago. Memoriak, algak, itsasoa, urrea, ardoa,… Hitzik gabe, ez dago isiltasunik.

Itsasoa da bere obraren gai bakarra. Itsasoa eta itsasertzak. Harriak, bitsa, belarrak, kresalak lantzen dituen egurrak, oholak. Lantzen behin eraikuntzaren bat, itsasargia. Dena isiltasunean, bakarrik. Ez dago giza-presentziarik. Ez frutarik, ez animaliarik, ez bisaiarik. Beti itsasoaren aurpegiera pintatzen du. Itsas-landak, itsas-mendiak, itsas-fruituak,…

Paisaia infinitua da, uhinak, olatuak, argitasunaren bariazioak,… agian, denboraren betierekotasuna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button