BESTELAKOAK

Trikitilari Gazteen XXXIII. Txapelketa Zarautzen

Zarautzeko Modelo Aretoan, irailaren 4an, eta gaueko 20:30ean, Trikitilari Gazteen XXXIII. Txapelketa jokatuko da, 20 urte bete gabe dituzten soinujole eta pandero-jotzaileentzat.

Parte-hartzaileek lau pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina. Hauetariko piezaren bat norberak sortutakoa bada, epaimahaiak baloratu eta kontuan izango du.
Trikitilariek koplaz lagundu beharko dute beren jardunaldia, eta adi! baldintza hau derrigorrezkoa da.

Beste aldetik, parte-hartzaileek, kanporaketan pieza bat jo beharko dute eta ezingo da finalean errepikatu.

Sariak honakoak: 250 euro, txapela eta trofeoa irabazleentzat eta 175 euro atzean gelditzen direnentzat.

Izenak Zarauzko Kultura Sailean emango dira (Nafarroa kalea, 22) 943.00.51.20 telefonora deituta, abuztuaren 27a baino lehen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button