ARTEA

Italiako eta Euskal Herriko arte irakasle eta ikasleen lanak ikusgai Barakaldon

Interaktibitatea eta konektibitatea kontzeptua (IKTetatik sortuak) off-line diren prozesu artistikoetan ezartzean datza egitasmo honen helburu esperimentala. Trapaniko (Sizilia) gatz-meatzeak ikusi ondoren, paisaia hori aukeratu dute erakusketaren gai gisa, izan ere, inguru horren interpretazio piloa egin daiteke: gatza materia gisa, zapore, paisaia bereziekin osaturiko objektu, soinu gisa edo zentzuetara iristeko sarrera sinple gisa.

Erakusketan Carlo Lauricella, Arianna Oddo, Calogero Piro eta Massimo La Sorte Palermoko irakasleen lanak eta Dekorazioko beste 20 ikasle italiarren obrak ikusi daitezke. Euskaldunen aldetik, Leioako Arte Ederretako Fakultateko irakasleak diren Maria Jesús Cueto, Ángel Garraza, Inmaculada Jiménez, Maria Eugenia Luc eta Cristina Mirandaren artelanak paratu dira. Baita beste 20 ikaslerenak ere.

Insalarte beste bi udalerritan ere izango da: Gernikako Erakusketa Aretoan apirilaren 23tik maiatzaren 14ra bitartean, eta Durangoko Arte eta Historia Museoan, uztailaren 1etik 25era.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button